Donostilandia
Inicio »  Sail Ofiziala: Orae doin jung won / The Old Garden
Categorías
  Cine
  Música
  Literatura
  Artes plásticas
  Artes escénicas
  Locales

  Galería de fotos

Opciones del artículo
Versión para imprimir
Otros contenidos publicados por Urko Fernandez

Donostilandia
  Nosotros 
  Vosotros 
  Nuestro foro 







Get Firefox!


Sail Ofiziala: Orae doin jung won / The Old Garden

Sail Ofiziala: Orae doin jung won / The Old Garden

ZUZENDARIA
Im Sang-soo
GIDOIA
Im Sang-soo
ARGUMENTOA
Hwang Sok-yong
EKOIZPENA
MBC Poduction
24-1, Yeouido-dong
Youngdeungdo-gu, Seoul
Tel/Fax 822 789 0252
jeong@cineclickasia.com
ARGAZKIA
Kim Woo-hyung
MUNTAKETA
Lee Eun-soo
MUSIKA
Kim Hong-jib
ANTZEZLEAK
Ji Jin-hee, Yeom Jeong-a
SALMENTAK
Cineclick Asia
3rd Fl., Incline Bldg.
Daechi-dong, Gangnam-gu, Seoul
Tel 822 538 0211
Fax 822 538 0479
jeong@cineclickasia.com
IRAUPENA
112 m.
HERRIALDEA
Hego Korea

KALIFIKAZIOA
5

Urtero bezala, aurten ere Hego Koreatik zeozer iritsi zaigu Zinemaldira; orainarte, horko pelikula bat a priori gustokoa izango ote nuen ala ez jakiteko, hurrengo teoria erabiltzen nuen: ez bada beldurrezko zein amodiozko komeri bat, orduan ziur gauza interesgarriren bat eskeintzeko gai izango da. Badirudi “Orae doin jun won” (Lorategi zaharra) filma erregela egiaztatzen duen salbuespena dela; iskanbila politiko guzti honen atzean gertatzen den maitasunezko historia honek ez baitauka beharrezkoa lukeen indarra. Zeozer falta zaio, eta halere filmaren azkeneko 30 minutuak soberan ditu.


Protagonistak, gobernutik ezkutatzen denean, bere bizitzako neska ezagutzen du, honek babestu egingo baitu mendian galdurik dagoen etxe batean. Justo bizitza pozgarri bat bizitzera zioala zirudienean, Seulera bueltatzea erabakitzen du bere mugimendu sozialistarekin jarraitzeko. Hara iritsi bezain atxilotua izango da, segituan kartzelara, iparreko komunista zelakoan, joanez.


Hau da pelikularen abiapuntua, hemendik aurrera istorioa denboran aurrera eta atzera joango da, iraganeko gertakizunak oraina ondo ulertzeko azalduz, baina erritmoa ez da nahikoa gehiegi luzatzen den metrai honetarako; ez da harritzekoa oraingoz sail ofizialean jende gehien alde egin duen pelikula dugula ikusteak.


Again munduko leku hartan gertatu diren arazoak ez ditugunez ondo ezagutzen, horrek dakarren trasfondoa ez dugu hain interesgarri ikusten. Hurrengo filma korearra, ez bada ez beldurrezkoa, ezta amodiozko komeria, seguro oscar bat irabazteko modukoa izango dela.





Urko Fernandez
[  Nosotros   Vosotros  ]